Xiberuko otarrak eskuratu daitezke

Beste urte batez hemen ditugu Xiberoko ikastolek eskainitako otarrak. Hauen bitartez, Aloze eta Sohütako ikastolak bizirik mantentzen eta era berean, Xiberoan Euskararen erabilera indartzen lagunduko dugu. Bi saski mota desberdin eskuratu daitezke:

  • AHÜZKI OTARRA (40€): ardi gazta zatia, ahate gibela, gurinezko gaileta paketea, eztia, euskal txerriki patea, euskal txerriki odolkia.
  • IRATI OTARRA (52€): ardi gazta zatia, ahate gibela, gurinezko gaileta paketea, eztia, txahalki kontserba piperrekin, berotu eta arrozarekin edo patatekin jateko prest, euskal txerriki lukainkak. 

Eskaerak abenduaren 1era arte egin ahal izango dira esteka honetan klik eginez edota ikastolara deituz (943 78 12 04).