lh5

Lehen Hezkuntzako 5. mailakoak hostoak biltzen

Udazkenean gaude eta lantzen ari garen proiektua osatzeko LH-ko 5. mailakook hostoak biltzera joan behar dugu, eta horiekin herbarioa egin. Eskatuko al diogu laguntza Maialen Galparsorori? Bera basozaina da, eta asko daki zuhaitz mota ezberdinez. Eta halaxe egin genuen. Pasa den astean, Maialenek Oñatiko herrigunean ditugun hainbat zuhaitz eta baso mota erakutsi zizkigun, eta horiei buruzko azalpenak eman. Zuhaitz horien hosto bana hartu genuen, eta orain lehortzen daude, aurrerago hauekin herbarioa osatuko baitugu. Eskerrik asko Maialen erakutsi diguzun guztiagatik!

LH-ko 5. mailako ikasleak bihotz-biriketako bizkortzea praktikatzen aritu gara

Pasa den asteartean, martxoak 9, LHko 5. mailako ikasleek lehen sorospenen saioa izan genuen Juan Jose Sagarzazu eta bertsolaritzako gure irakasle den Mirari Sagarzazurekin. Ordubeteko saioan, ikasleek bihotz-biriketako bizkortzea (BBB) nola egiten den berrikusi eta praktikatu genuen. Horrekin batera, desfibriladorea nola erabili beharko genukeen ere azaldu ziguten.

Suhiltzaile Parkean bisitan

suhiltzaileak

Azaroaren 5ean LH5 mailakook Zubillagako suhiltzaile parkean egon ginen. Beraien lanaren garrantziaz jabetzeaz gain, dituzten baliabideak, kamioiak,  tresnak, gelak... bertatik bertara ikusteko aukera izan genuen. Emandako azalpenek ikasleen jakin-mina asetu zuten. Oso harrera ona egin ziguten. Oso gustura etorri ginen!

Sorginkeriak eta azti jokoak

sorginkeriak

Beste ikasturte bat ere hasi dugu sorginkeriak egiten. Ingeleseko ikastaro honetan, 5.mailako neska-mutilak sorginen ikasleak izan gara eta azkenean gu geu ere sorgin eta azti izatera iritsi gara!!! Hainbat edabe egin eta hitz magiko eta esan ondoren lortu dugu gure diploma. Zeinen ongi pasatu dugun! “Hello friends I give you greetings….let us start our witches meeting”

FIE egitasmoan murgildurik

FIE egitasmoa

Irailaren 10etik 23ra 5. mailako ikasle guztiek FIE (Fortnight Inmersion to Explorers) programan parte hartuko dute. Programa hori Txantxiku ikastolan eleaniztasunaren alde egiten dugun apustuaren beste oinarrietako bat da, eta duen ezaugarririk nabarmenena da 15 egunetan 5. mailako ikasle guztiek ingelesa landuko dutela ama hizkuntza ingelesa duten irakasleekin.

FIE proiektuak irauten duen bitartean taldekatze berezia egingo da, eta gure ikastolan 3 azpitalde osatuko dira.

Baketik-en Antzerki Foruma

antzerkiForum

BAKETIKek antolatutako ekimen horretan bizikidetzaren gaineko alderdiak landu genituen. Apirilaren 28a eta 30a bitartean elkarbizitza lantzeko ANTZERKI FORUMA izeneko saioak gauzatu ziren gure gelatan. Antzerkiaren bidez alderdi hauek landu genituen: geure arteko harremanak hobetzea, elkar ezagutzea, gatazken prebentzioan sakontzea, enpatia lantzea... Horretarako antzezlana, horren foruma eta tallerrak burutu ditugu. Horrek guztiak, geure arteko harremanetan eragina izango duelakoan gaude. Esperientzia oso interesgarria eta baikorra izan dela iruditu zaigu.

RSS - lh5-era harpidetu