Zarautz

2. mailakoak Zarautzen

ZarautzLH2

Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleok maiatzaren 10ean, goizean goiz autobusez Zarautz aldera abiatu ginen. Zarautza heldu aurretik Miramongo Eureka zientzia museoan “Uraren mila aurpegi” tailerrean parte hartu genuen. Ondoren, Aieteko parkean bazkaldu eta Zarautza abiatu ginen. Bertan lo egin eta hurrengo goizean hondartzan jolasean ibili ginen.
Zarautzeko aterpetxean primeran pasatu genuen. Beste behin errepikatzeko moduko esperientzia izan da!!!

Irudiaren gainean klik egin argazki bilduma ikusteko.

2. mailakoak Zarautzen

2Zarautz

Joan zen asteko astelehenean, maiatzaren 11n, LH2ko ikasleok goizean goiz autobusa hartu eta Zarautz aldera abiatu ginen. Zarautzera heldu aurretik Miramongo Eureka zientzia parkea, Aiete parkea eta Pasaiako San Juan baleontziaren eraikuntza bisitatu genituen. Zarautzeko aterpetxean primeran pasatu genuen. Beste behin errepikatzeko moduko esperientzia izan da.

2. mailako ikasleak Zarautzen

zarautz

Azkenean heldu zitzaigun hainbeste espero genuen txangora joateko data: maiatzaren 12a! Hasiera emateko, Donostiako aquarium­a bisitatu genuen. Emandako azalpenak entzunda, gauza bitxi asko ikasi genituen. Alderdi Ederren bazkaldu ondoren, Zarautza joan ginen. Herriko bazterrak ezagutu, hondartzako hondarraz jolastu… eta garrantzitsuena, UMORETSU eta PRIMERAN pasatu genuen. Hurrengo egunean, martitzenean, Oñatira itzuli ginen, mila kontu kontatzeko gogoz.

RSS - Zarautz-era harpidetu