Maiatzaren 20an TRAUTI taldeko kideak ikastolan izan ziren eta gure herrian ezgaitasunen bat dutenek bizi duten egoeraz hitz egin ziguten 5. mailako ikasleoi.
Ikasleok arreta handiz jarraitu genituen sentsibilizazio saio horietan Rafael Kortabarriak eta Mikel Etxezarretak eman zizkiguten azalpenak eta agertu zituzten esperientziak.
Eskerrik asko Rafael eta Mikel!!