5 urteko ikasleek ikasturte bukaerako txangoa egin dugu Kortezubin dagoen Basondo parkera. Inguruko basabere espezie nagusiak zaintzen dituzte bertan: basurdeak, azeriak, basakatuak, hegazti harrapari eta migratzaileak, narrastiak. Horiez gain gure inguruan galduak dauden beste espezie batzuk ere ikus daitezke. Ikasleekin eremu hau ezagutzeaz gainera, hegazti harraparien erakustaldiarekin gozatu dugu.