Ikasturtean zehar bertsolaritza arloan, hizkuntzaren alderdi ludikoa lantzeaz gain, ahozkotasuna eta euskararen erabilera ere jorratu ditugu. Egindako lanari bukaera emateko, maiatzaren 28an, bertso-saioa izan genuen Santa Ana antzokian. Bertan gure bertsolari sena erakutsi genuen eta txalo zaparrada ederrak jaso genituen.