Bretainia

DBH 4.mailako ikasleen bidaiak

Teknologiako ikasleak Italian izan dira, apirilaren 8an abiatu eta 12an itzuli ziren etxera. Milan, Bergamo eta Verona bisitatzeaz gain, Leonardo da Vinciren hainbat asmakizun aztertu zituzten Milango zientzia museoan. Ederki ibili dira guztiak Italian eta, Oñatira bueltatzean, bidaian ikusi eta ikasitako guztiarekin teknologiako proiektu bat burutu beharko dute datozen asteetan.

Ikasle bretoiekin elkartrukea Oñatin

Data: 
Osteguna, 2017, Martxoa 30 - 20:00-tik Ostirala, 2017, Apirila 7 - 06:55-ra

Ikasle Bretoiak Gurean

bretoiak

Martxoan  DBH 4.mailako frantseseko ikasleak Bretainia aldean izan ginen eta oraingoan han ezagututako lagunak gurean  jasotzea tokatu zaigu. Pasa den apirilaren 21ean iritsi ziren Karaez-etik  lagun bretoiak eta astebetez izan ditugu gure artean. Aste horretan  ekintza desberdinak izan dituzte gure herria eta ohiturak ezagutzeko: Ikastolaren eguneko ekintzetan parte hartu zuten, Arantzazu eta Aloñara igo ziren, Iruña ezagutu zuten, udaletxean harrera ofiziala jaso, eta Irizar autobus lantegia  bisitatu ere bai.

Bretoiei Agur

bretoiak

Maiatzaren 20an agurtu genituen gure lagun bretoiak. Ekintzaz beteriko astea pasa genuen elkarrekin: inguruko hiriburuak bisitatu, gure txoko berezienak ezagutu eta gure kultura eta ohiturak gertu gertutik ezagutuz. Esperientzia ahaztezina bertan parte hartu dugun guztiontzat. Txantxiku Ikastolatik eskerrak eman nahi dizkizuegu elkartruke hau posible egin duzuen irakasle, ikasle eta familiei.

Demat: Bretainiatik

bretainia

Aurten ere Bretainiara etorri gara: DBH-4ko 22 ikasle eta bi irakasle. Astebete lagun eta familia artean pasatuko dugu. Hainbat ekintza burutuko ditugu; gaur Bretainiako Finisterrera goaz eta datorren astean dolmenak ikustera. Asteburua berriz, familiekin pasatuko dugu, frantsesa praktikatuz. Argazkian gure albergean gaude, eskursiñuan irtetzeko prest. Kenavo!

4 irakasle Bretainian AR REDADEGean parte hartzen

redadeg

Bretainiako Ar Redadeg Euskal Herriko KORRIKAren pareko ekitaldia da, eta jai horrekin bretoieraren normalizazioa sustatu nahi da

RSS - Bretainia-era harpidetu