2 urte

2 eta 3 urtekoak San Juan sua ospatzen

San Juan, San Juan berde, danboliñerua...Azken asteetan 2 eta3 urtekoak elakerrekin aritu gara jolas ezberdinak eginez. Oraingoan, San Juan eguna gainean dugula aitziki hartuta, gure san juan su propioa egin dugu. Bere inguruan kantuan eta gainetik saltoka ibili gara.

2 urtekoak Araotzen

Ederki pasa genuen Araotzeko irteeran. Eguraldi apartarekin han abiatu ginen poz-pozik autobusean. Bertan denetik ikusi genuen: behorrak, txakurrak, katuren bat, zapaburuak... Merienda goxoa jan ondoren, berriz,  gure irteeratxoari amaiera polit bat emateko erromerian dantzan egin genuen.

Klik egin irudiaren gainean irteerako argazki guztiak ikusteko.

2 urtekoak negua lantzen

negua

2 urteko neska mutikoak neguko gaia landu dugunean hainbat ekintza egin ditugu material ezberdinak erabiliz: tenpera, kola, gatza, gometsak…. Ikusi nahi al duzue nola ibili garen? Begiratu ba ondorengo bideotxo hauek! Gela bakoitzekoak bideo bat egin dugu!

 

 

 

 

 

2 URTE - A

 

2 URTE - B 

2 urtekoak Arrabolekin

2urte

Aurreko astean, 2 urteko neska mutikoak, kolore gorria eta urdina erabiliz arrabola ezberdinekin esperimentatu genuen. Begiratu zein gustura aritu ginen!

2 urteko artistak

gometxak

Azken bi astetan 2 urteko neska-mutikoak errotulagailu eta gometsekin beraien emozioak irudikatzen aritu dira. Begiratu zer nolako arte lanak egin dituzten! Hauek bai artistak!

2 urtekoak Araotzen

araotzen

Pasa den martitzenean, hilak 3, bi urteko neska-­mutikoak Araotzera joan ginen arratsalde pasa. Bertan ibilalditxoa egin genuen hango bazterrak ikusteko, eta, ondoren, frontoiaren inguruan jolasean ibili ginen. Merienda jan ondoren, etxera bueltatu ginen. 

Eguraldia lagun, arratsalde zoragarria pasatu genuen.

RSS - 2 urte-era harpidetu