Araotz

2 urtekoak Araotzen

A zer nolako urduritasuna! Martitzenean joan ginen paisaia ederrez gozatzera. Autobus erraldoi hartan sartu, gerrikoak lotu, gurasoei “aio-aio” esan eta sabelean tximeletak dantzan genituela Araotz auzora! Bertako baserri inguruetan ibili ginen abere bila, baina ezer ez. Hala ere, ur putzu batean igerian gustura zebiltzan zapaburuak ezagutu genituen. Ondoren, giro beroari aurre egiteko ura edan genuen, ogitartekoa jan eta eliza ondoko pilotalekuan jolasean aritu ginen. Arratsaldea benetan borobila! Eta etxean hura gogoratzeko hona hemen argazki pila!

2 urtekoak Araotzen

araotzen

Pasa den martitzenean, hilak 3, bi urteko neska-­mutikoak Araotzera joan ginen arratsalde pasa. Bertan ibilalditxoa egin genuen hango bazterrak ikusteko, eta, ondoren, frontoiaren inguruan jolasean ibili ginen. Merienda jan ondoren, etxera bueltatu ginen. 

Eguraldia lagun, arratsalde zoragarria pasatu genuen.

RSS - Araotz-era harpidetu