txorimaloa

Naturaren sekretuak

Izan al zarete inoiz Ikastolako ortuan? Bada, pasa den astean 1. eta 2. mailako ikasleak bertara joan ziren eta 4. mailakoek ikasturtean zehar egindako lana erakutsi zieten. Lan ederra, benetan!

Gainera, Naturaren Sekretuak proiektuaren barnean, eta ortua ondo zainduta egon dadin, 1. eta 2. mailakook txorimaloa egin genuen . Txorimaloa dagoeneko ortuan dago kokatuta. Dotore gelditu da; bai horixe!

Ortuan txorimaloa egiten

Joan den egubakoitz arratsaldean, eguraldia lagun, ikastolako ortura joan ginen “ TXORIMALOA” egitera. Ikasleak oso gustura aritu ziren, gogotsu aritu ere egiteko horretan. Bide batez, ortua ikusteko aukera izan genuen: letxugak, tomateak, piperrak, etab. A ze ederki pasa genuen!

3 urtekoak txorimaloa egin dogu Ikastolako orturako

txorimaloa

Gelan BARATZA gaixa landu ondoren, Bustinzulon ikastolakuok dakun ortua ikustera fatia pentsau geben, bertan landatuta dagozen letxuga, tomate, pipar eta gainerakuak ikustera. Eta txorimalo bat egitten badogu??? esan gotzan elkarri. Esan eta egin. Ba... fan giñan ortua ikustera eta baitta txorimalua egin be. Hantxe itxi geben tente-­tente, ortua zainketan.

RSS - txorimaloa-era harpidetu