Eslovakia

Ikasle eslovakiarrekin elkartrukea

Irailaren 9tik 15era ikasle eslovakiarrak izan ditugu Oñatin gure ikasleekin elkartrukean. Euskal hiriak bisitatu dituzte eta Urbiara mendi irteera ere egin dute. Gustura ibili dira. Ingelesa izan dute komunikazio hizkuntza oñatiarrekin. Datorren ekainean itzuliko diete bisita gure ikasleek eta Eslovakiara bidaia egingo dute.

Ikasle Eslovakiarrekin Elkartrukea

eslovakiarrak

Irailaren 11n Kosice hiriko 30 ikasle etorri ziren Oñatira Txantxiku Ikastolako batxilergoko 1.mailako ikasleekin elkartrukea egiteko. 2004an martxan jarritako ekimena da hau eta bi urtez behin burutzen dugu gure ikastolan. Oñatiar ikasleen etxeetan ari dira astea pasatzen eta ekintzaz beteriko izan dute aurretik: Gasteiz, Bilbo edo Donostiako hiriburuak ezagutzeaz gain, Urbiara igo dira, herri kiroletan aritzeko aukera izan dute eta gure Ikastolako proiektu berriak ezagutu dituzte.

Eslovakiarrei agur!

eslovakiarrak

Maiatzaren 1etik 7ra eslovakiar lagunak izan ditugu Oñatin. Esperientzia bikaina izan da. Ikasleek beraien artean harremanak sendotzeko eta ingelesez aritzeko aukera paregabea izan dute. Aldi berean, eslovakiarrek gure herria, kultura eta hizkuntza ezagutu dituzte. Eskerrik asko elkartrukea aurrera eramaten lagundu diguzuen guztioi.

Eslovakiarrekin elkartrukea

elkartrukea

Datorren maiatzaren 1etik 7ra eslovakiarrak etorriko dira Oñatira. Batxilergo 1eko gure ikasleekin elkartrukearen bigarren zatia burutuko dute. Helburu honekin egitarau zabala eta aberatsa prestatu dugu: Arrikrutzen espeleogia egin eta Urbiara igo, Zumaiako flyscha ezagutu, Guggenheim bisitatu, Gaztelugatxera joan, hiri ezberdinetara irteerak, e.a.

Eslovakia Express

Batxi1ekoak_Eslovakian

Bueltatu gara jada Eslovakiatik!

Lagun berrien adeitasuna eta bizipen interesgarriak maletan sartuta itzuli gara Kosicetik. Esperientzia bikaina izan da! Europan zehar geldialdi batzuk egin eta Eslovakiako hainbat bazter ezagutu dugu, bertako ohitura, kultura, jende, gastronomia eta abar luze batekin batera.

Beraien bisita jasoko dugu ekainean, gogotsu ekingo diogu beraien egonaldia prestatzeari.

Irailean batxilergoko ikasleak Eslovakiara doaz

eslovakia

Bidaia hori dela eta, bertara joango diren ikasleen gurasoekin bilera izango da ekainaren 24an, arratsaldeko 18:00etan.

2014/2015 ikasturte berriaren atarian, Batxilergoko 1.mailan egongo diren ikasleak Eslovakiara joango dira eta bertan Kosice­ko Gymnázium Sv. Tomása Akvinského ikastetxeko ikasleekin ohiko elkartrukea izango dute. 

RSS - Eslovakia-era harpidetu