psikologia

Psikologiako ikasgaikoak LH 1. mailakoekin

Batxilergo 2. mailako Psikologiako ikasleak nortasunaren gaia aztertzen aritu gara, eta ikasitakoa praktikan jartzeko, LH 1. mailako ikasleengana hurbildu gara euren marrazkiak ikusi eta lantzera. Oso ondo pasatu dugu eta eskerrak eman nahi dizkiegu bihotz-bihotzez!

Batxilergoko 2. mailako Psikologia ikasleak LH-ko ikasleekin euren nortasuna aztertzen

Batxi 2. mailako Psikologiako ikasleak nortasunaren gaia aztertzen aritu gara. Eta ikasitakoa modu praktikoagoan lantzeko asmoz, LH 1. mailako ikasleek euren familiak irudikatzen egindako marrazkiak aztertzen izan gara ikasleekin eurekin.

Oso ondo pasatu dugu, asko ikasi dugu eta eskerrak eman nahi dizkiegu bihotz-bihotzez ikasleei gurekin hain jatorrak izateagatik.

Batxilergoko 2. mailako ikasleak Bidane Barrutia psikologoarekin

Batxilergoko 2 mailako Psikologiako ikasleak Bidane Barrutia ikastolako psikologoaren bisita izan genuen. Benetan hizketaldi interesgarria izan zen eta gustora egon ginen berarekin. Eskerrik asko Bidane!

Psikologiako ikasleak 5 urtekoekin

Aurten ere, Batxilergo 2.mailako Psikologiako ikasleak nortasunaren gaia aztertzen aritu dira eta 5 urteko haurren marrazkiak ikusi eta landu dituzte. Oso ondo pasatu dugu eta eskerrak eman nahi dizkiegu bihotz bihotzez.

Batxi 2ko ikasleak Bidane Arregirekin

Batxilergoko Psikologiako ikasleok Txantxiku Ikastolako Psikologoa den Bidane Barrutiaren bisita izan genuen. Benetan gustura aritu ginen solasean eta eskerrak eman nahi dizkiogu denon partez eskainitako denborarengatik.

Psikologiako Ikasleak 5 urtekoekin

psikologiakoIkasleak

Batxilergo 2. mailako Psikologiako ikasleak "Nortasuna"ren gaia lantzen ari gara eta Haur Hezkuntzako 5 urteko gelako haurrekin egon ginen marrazkiak egin eta beraien lana aztertzen. Elkarrekin  jolastu eta abesteko aukera izan genuen. Oso gustura aritu ginen. Eskerrik  asko ikasleei eta andereñoari.

Aita Menni Ospitalera bisita

aitaMenni

Apirilaren 14an, Arrasateko Aita Menni ospitalera egin genuen bisita Batxilergo 1. mailako ikasle eta  tutoreok. Han, hasierako azalpena entzun ondoren, hiru taldetan banatuta bertako instalazioak eta gaixoen eguneroko aktibitateak ezagutu genituen. Oso interesgarria iruditu zitzaigun. Normalean ezagutzeko aukerarik izaten ez den errealitatea ezagutu genuen.

 

Psikologiako ikasleak Tertulixan

tertulixan
Psikologia ikasgai duten Batxilergo 2. mailako ikasleok Txantxiku Ikastolako psikologoa den Izar Mendiaren bisita izan genuen. Bertan landu genituen gaiak oso interesgarriak izan ziren eta oso gustura egon ginen berarekin. Eskerrik asko Izar.

Psikologiako Ikasleak Nortasun Aztertzaile

psikologia

Batxilergoko Psikologiako ikasleak nortasunaren gaiaaztertzen ari dira eta apirilaren 17an Haur Hezkuntzako 5 urteko haurrei marrazkiak eginarazi eta aztertzen jardun ziren. Oso gustura aritu ziren bertan ikasle guztiak elkarrekin lanean. Eskerrik asko denoi!

Psikologia gaia gelan

Urriaren 3an Batxilergoko 2.mailako Psikologiako ikasleek Txantxiku ikastolako psikologo den Izar Mendiaren bisita izan zuten. Bertan, ikasleen galderak erantzuteaz gain bere lanbidearen inguruko hainbat pasarte kontatu zizkigun. Oso gustura egon ginen eta asko ikasi genuen. Eskerrik asko Izar!
 

RSS - psikologia-era harpidetu