lh 3.maila

Ekosistemak Ezagutzen

ekosistemakLH3

Joan zen astean LH 3. mailako ikasleak Oñatiko Natur Eskolara  joan ginen azkenaldi honetan gelan lantzen ari garen unitate didaktikoa osatzeko. Bertan naturan aurkitzen diren ekosistema ezberdinen bizidun eta bizigabeen inguruan aritu ginen lanean: basoa, itsasertza, aintzira ingurua… Bukatzeko erlauntzen eta erleen antolaketa eta hauen lanen ondorioz ateratzen den eztia, argizaria, polena…ikusi genituen. Kandela bat ere eskulan gisa burutu genuen. Zenbat gauza ikasten dugun hara goazen bakoitzean!!!. Mila esker Natur Eskolako irakasle guztiei!!!

Let's travel in time!

timeMachine

LH 3. eta 4. mailako ikasleek Janerekin (kobazuloetako emakumea), Dinorekin  eta Monkey-rekin XXI. mendera bidaiatu zuten. Hainbat abenturaren ostean, Jane-ri ez zitzaion XXI. mendea gustatu eta kobazulora itzultzea erabaki zuen. Tartean, ordea, dantzan eta kantuan egin zuten, baita barre ugari ere.

See you Jane!!!

The Wolf and the 8 Little Kids

theWolf

Gabonetako oporrak hartu baino egun batzuk lehenago, LH3ko ikasleok “The Wolf and the eight Little kids” antzeztu genuen ingelesez. Ikasturte hasieran ezagutu genuen Peggy eta berak erakutsi zigun istorio polit hau. Ingeleseko gelan kontakizun hori landu ostean, gurasoei erakutsi genien Gaztelekuan.Ederto pasa genuen eta entsegu askoren ondoren gustura geratu ginen egindako lanarekin!

Xabier Lizasoren kontzertua

xabierLizaso

Azaroaren 24an, Xixili Done musikarien eguna ospatzeko, Xabier Lizaso piano-jotzailea geurera etorri zen. Makinatxo bat ekintza, jolas… burutuz kontzertu didaktiko eta interesgarri bat izan genuen.
Xabierrekin batera musikaz gozatzeko aukera izan genuen, eta nola gozatu gainera!
Mila esker, Xabier, musikaren alde ludikoa  erakusteagatik!

Garai Bateko Jolasak

antzinakoJolasak

Txantxiku Ikastolako Udazken Kulturalaren barnean, garai bateko jolasak (aroa, kanikak, txapak, tronpoa eta sakaponak) LHko 3. mailako ikasleak ikasi eta praktikatzeko aukera izan zuten joan zen egubakoitzean. Gelan jolas horiek aurkeztu zitzaizkien bakoitzaren ezaugarriak azalduaz eta, ondoren, enparantza inguruan praktikatzeko aukera izan zuten. Hori bideratzeko Pake Lekuko lagunak eta DBHko 3. mailako Bizitzarako Prestakuntzako ikasleekin elkarlanean aritu ziren. Pake Lekuko lagunekin zenbait ekimen burutuko ditugu ikasturte honetan ere. Mila esker!!!

Altxor Historikoa Behatzen

turismoBulegoan

Aurreko urriaren 13 eta 14an, Lehen Hezkuntzako 3.mailako ikasleak Turismo bulegoko arduradunekin Oñatiko San Migel errota, Sancti Spiritus Unibertsitatea eta San Migel parrokia bisitatzera joan ziren. Makina bat istorio eta detaile kontatu zieten ikasleei eta Oñatiko historiaren zatitxo bat ikasi zutela esan dezakegu. Irteera hau gelan lantzen ari diren Txanelako unitate didaktikoari lotuta dagoela aipatu beharra dago.

Kondairaz Kondaira Bergaran

bailarakoIkastolak

Datorren maiatzaren 31rako "KONDAIRAZ KONDAIRA" lemapean "ALTXORRAREN BILA" jokoa antolatu du Aranzadi ikastolak.

Ekintza hau LH 3. mailako Arizmendi, Txantxiko eta Aranzadi ikastoletako familiei zuzendua dago eta goizeko 10:00etan hasiko da Aranzadi ikastolako patioan (Ibargarai kalea).

3. mailakoak eta Arrantza

arrantza

Dakizuenez, ikasturte honetan ere, Eskola Agenda 21 egitasmoaren barnean ELIKADURA JASANGARRIA gaia lantzen ari gara Txantxiku ikastolan. Hori dela eta, otsailaren 11n Fernandez arrandegira egin genuen bisita. Orduan ikasitako osatzeko, martitzen honetan, hilak 24, Jone Miren Izura etorri zaigu gelara, eta itsasoko arrantzaren gaineko  hainbat argibide eman dizkigu: amu motak, sare motak, beste hainbat tresna, arrantzan egiteko era ezberdinak… 

3.mailakoak lan eta lan

3.maila

“URTE ASKOAN TXAPELA KASKOAN!!” ETA “FERIA DE INVIERNO” PROIEKTUAK BURUTU DITUGU

Azken egun hauetan 3. mailako ikasleok lantzen aritu garen bi proiektu horiek amaitzeko ekintza interesgarri pare bat jorratu ditugu. Batetik, gure gorputza eta gure zentzumenak (usaimena, dastamena, entzumena, ikusmena, ukimena) babesteko eta arriskuak saihesteko PREBENTZIO KANPAINA burutu dugu, eta lan horretan kontuan izan behar ditugun hainbat jokaera adostu ditugu.

Txoribox egitasmoa

Txoribox

Pasa den igandean, urtarrilaren 18an, 3. mailako ikasleok Oñatiko Natur Eskolan formazio saioa izan genuen Aranzadi Zientzia elkarteko ordezkariekin. Jarduera hori Txoribox egitasmoaren barnean integratzen da.

Orriak

RSS - lh 3.maila-era harpidetu