LH 2

LH-ko 2. ziklokoak Natur Eskolan

Hasi dugu ikasturteko lehenengo proiektua Lehen Hezkuntzako 2. zikloan: ‘Zein jakintsua den natura’. Albiste harrigarri bat irakurri ondoren, San Martin eta Olaran erreka aldera joan ginen elefante, jirafa eta lehoien bila. Baina konturatu ginen ezinezkoa dela gure inguruetan animalia horiek aurkitzea. Natur Eskolako lagunen laguntzarekin ekosistemak lantzen hasi gara eta gure inguruko basoetako ekosistema sakonago ezagutu ahal izan dugu. Eskerrik asko Natur Eskolako lagunei!

Naturaren sekretuak

Izan al zarete inoiz Ikastolako ortuan? Bada, pasa den astean 1. eta 2. mailako ikasleak bertara joan ziren eta 4. mailakoek ikasturtean zehar egindako lana erakutsi zieten. Lan ederra, benetan!

Gainera, Naturaren Sekretuak proiektuaren barnean, eta ortua ondo zainduta egon dadin, 1. eta 2. mailakook txorimaloa egin genuen . Txorimaloa dagoeneko ortuan dago kokatuta. Dotore gelditu da; bai horixe!

2. mailakoak Oñatiko landaredia eta animaliak ezagutzen

LHko 2. mailakook ikasturte bukaerako irteera herrian bertan egitera beharturik geundenez, Oñatiko hainbat txoko bisitatzeko aprobetxatu dugu: Olakua - Asentzio - San Martin.

Hasteko, Natur Eskolaren inguruan, lantzen ari garen proiekturako hainbat sendabelar batu ditugu: menda, intsusa, azeri buztana, zain-belarra… Une batez sasimediku edo petrikilo bihurtu gara. Ondoren, urmaelera hurbildu eta putzuan zeuden hainbat animaliatxo behatzeko tartea hartu dugu: zapateroak, zapaburuak… Jarraian, Murgia aldean Patxiko astoa agurtzeko aukera izan dugu.

Natur Eskolara Bisita

naturEskola

Apirilaren 12, 13 eta 14an Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleak Natur Eskolan izan ginen. Gaiari hasiera emateko, gaur egun guztiok sortzen ditugun hondakinak, aurrerago birziklatu eta erabili ahal izateko, egokiro  nola sailkatu aztertu genuen. Bertako konpostagailua ezagutu ondoren, fitxa bat bete genuen. Goiz osoa lanean pasata gero, arratsaldean berriro ekin genion, eta papera birziklatzen gogoz aritu ginen. Lortutako emaitza aurki eramango dugu gure etxeetara! ESKERRIK ASKO, IMANOL ETA AIMAR!!

Rats Adventure

ratsAdventure

Joan zaigun hiruhilabetekoan 2. mailako ikasleak ingeles arloan oihanean ibili ginen “Rat” gure lagunarekin. A zer abentura! Animalia ezberdinak aurkitu genituen, jausi egiten zutenak, lepo, buztan eta tronpa luzekoak, eta lehoi beldurgarri bat! Ahhhhh!!! Ihes egiten saiatu ginen arren, azkenik “Magic Bird” etorri zitzaigun salbatzera. Gainera,opari batekin itzuli ginen etxera,txori magikoaren luma miragarri batekin!!!

Haurdunaldia

Haurdunaldia

Joan zen eguaztenean, urriak 29an, gure gelara Saioa Iñurrategi etorri zen. ʺZein txikia jaio nintzen” 2.mailako gaia lantzerakoan haurdunaldiaren gorabeherak ezagutu nahi izan ditugu.

RSS - LH 2-era harpidetu