Azaroaren 20an, eguraldi bikaina lagun zutela, Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleak Murgia auzoan dauden ORTUZABALA izeneko ortuak ikustera joan ziren. Haien arduradunek beraien ortu proiektuaren dinamika azaldu zieten. Landutako soroak, negutegiak, biltegia, lan tresnak eta erabiltzen duten makinaria ez ezik, produktuak batzeko eta saltzeko moduak ere ezagutzeko aukera izan zuten. 4. mailakoek, ikastolako ortuaren ardura dutenez, hainbat ideia jaso zuten ikasturte honetan praktikan jartzeko. Interesgarria benetan irteera!