ate irekiak

BH-ko ate irekiak otsailaren 10ean

Datorren egubakoitzean, otsailak 10, plazako eraikina eta Bigarren Hezkuntzako lana ezagutzeko aukera izango duzue arratsaldeko 17:00etatik aurrera. EREIN proiektua gertutik ezagutzeko interesa duen edonor gerturatu ahal izango da saio horretara. Aurten hasitako proiektuaren nondik norakoak aurkezteko hitzaldiaren ondoren, eraikina bisitatu eta proiektuak lehendabiziko hilabete hauetan emandakoa ezagutzeko aukera izango duzue gerturatzen zaretenok, beraz, animatu!

Ate irekiak

Data: 
Ostirala, 2020, Urtarrila 24 - 17:00-tik Larunbata, 2020, Urtarrila 25 - 16:55-ra

Ate irekietako argazkiak

Arratsalde pasa ederra egin genuen aurreko egubakoitzean. Jende ugari bertaratu zen geurera. Bertaratu geu ezagutzeko gogoz zeudenak, baina baita jada ezagutzen gaituzuenak ere. Ikustekoa da eremu zabalean ere haurrak nolako eroso sentitzen diren, etxean bezala! Eta etxean bezala, goxo hartu gintuena Yolanda Arrieta izan zen. A zer nolako ipuin kontaketa saioak eskaini zizkigun.

ARGAZKIAK HEMEN

Ate irekien jardunaldi arrakastatsua

pailazoak

Eguraldi txarrari.... AURPEGI ONA!

Gaur arratsaldean Txantxiku Ikastolan Ate Irekien jardunaldia izan dugu. Jende ugari bertaratu eta harrera benetan epela izan da. Patxin eta Potxin pailazoen saioa ezin arrakastatsuagoa izan da eta eguna borobiltzeko ezin aipatu gabe utzi geure Ikastolak txokoek sortu duten interesa. Makina bat izan dira beraien leku kuttunak gurasoei erakusteko aprobetxatu dutenak. Hemen dituzue ikusgai arratsaldeak utzi dizkigun irudietako batzuk. 

Ate Irekiak

Urtarrilaren 30ean, egubakoitza, 17:00etatik 1 9:00etara, zuen seme/alabarekin batera 0-6 urteko haurren gelak ikusi eta ikastola ezagutzeko aukera izango duzue. Gainera, 17:00etan, POTXIN eta PATXIN pailazoen emanaldia izango dugu.

RSS - ate irekiak-era harpidetu