hh 5 urte

5 urtekoen Txangoa

5 urteko ikasleek ikasturte bukaerako txangoa egin dugu Kortezubin dagoen Basondo parkera. Inguruko basabere espezie nagusiak zaintzen dituzte bertan: basurdeak, azeriak, basakatuak, hegazti harrapari eta migratzaileak, narrastiak…Hegazti harraparien erakustaldia ere izan dugu eta asko gozatu dugu.

Egin klik beheko irudiaren gainean egun horretako argazki guztiak ikusteko.

5 urtekoak Eraikuntzekin

5urteEraikuntza

Eraikuntzen gaia aztertzen ari gara eta pittin bat gehiago jakin guran, guraso bat ekarri dugu gelara azalpenak emateko. Oso kontu politak eta interesgarriak kontatu dizkigu eta baita irudi politak irakutsi ere. Gustora egon gara eta beste behin ere asko ikasi dugu. ESKERRIK ASKO ITZIAR!

5 urtekoak Garbigunean

5urteGarbigunean

Aurreko asteko eguaztenean, Oñatiko Garbigunea ezagutzera joan ginen. Bertako arduraduna den Aitorrek hainbat azalpen eman zizkigun: zaborren sailkapena, birziklatzea eta berrerabiltzea... nola egiten den. Oso interesgarria iruditu zitzaigun eta asko ikasi genuen. ZAINDU DEZAGUN NATURA!!!

Ondorengo argazkiaren gainean klik egin irudi bilduma guztia ikusteko.

5 urtekoak lorezain

lorezain

Duela egun batzuk Tina Kortabarria egon zen gurekin eta udaberriko loreen gainean hainbat gauza kontatu zigun. Bere laguntzaz gela bakoitzeko lora zentro bat ere muntatu genuen, eta oso ondo pasa ere bai. Eskerrik asko Tina guregana etortzeagatik.

5 urtekoak Garbigunean eta Ortuan

ortua5urte

Pasa den astean HH 5 urteko ikasleok Garbigunera bisita egin genuen eta bertan birziklapenari buruz hainbat azalpen entzun eta ikasi genuen, oso interesgarria izan zen. Bestalde, ikastolako ortura ere joan ginen.  LHko 4.mailako ikasleek eman ziguten hango berri: zer dagoen landatuta, zein tresna erabiltzen dituzten... Bietan oso gustura aritu ginen.

Storytelling saioa: Sam and Milly

storytelling

Joan zen astean 5 urteko, 1. eta 2. mailako ikasleok ipuin kontaketa bat izan genuen ingelesez. Hor ibili ginen itsasoan igerian Sam itsas zaldia, Milly lamiarekin eta, nola ez, beraien lagunak diren itsasoko izarra, arrainak eta olagarroarekin. Han etorri zen bat-batean marrazoa gu denok jan nahian. Hura zen larria!!! Eskerrak, azkenean, itsasoko errege-erreginak etorri zirela eta haien eta lamiaren laguntzaz lortu genuela marrazoak aldentzea!!!

Han ibili ginen denok pozik dantzan!!

RSS - hh 5 urte-era harpidetu