agenda21

Truke gunea zabalik

Kontsumo arduratsua ardatz izanik, herritarren arteko materialen trukea bultzatzea du helburu Truke Guneak. Azaroan ospatutako Europako hondakinen murrizketa astea izan zen ekimena martxan jartzeko aitzakia, eta gabon amaierara arte mandatenduko da. 

ORDUTEGIA

Astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 19:30era

Larunbatetan, 10:00etatik 13:30ak arte

Informazio gehiago nahi izanez gero, truke gunean bertan eskuratu ahal izango duzue!

Agenda 21eko unitate didaktikoaren aurkezpena

agenda21

Martxoaren 4an irakasleok EA21 proiektuko “Elikadura jasangarria” unitate didaktikoen aurkezpena izan genuen. ARAZIko Nerea Ibañezek gaiari buruzko azalpen orokorra eman ondoren, zikloz ziklo ariketa teoriko eta praktikoak agertu zizkigun. Formazio saio honek etapa guztietan landuko dugunaren ikuspegi orokorra eman digu eta irakasleok oso balorazio positiboa egin dugu. Eskerrik asko, Nerea. Orain gure txanda.

Agenda 21ekoak lanean

a21

Joan den egubakoitzean, hilaren 6an, Amaia Diaz de Monasterioguren dietistaren bisita izan genuen EA21 eko Ingurumen Batzordeko kideok.

Amaiak HH, LH eta BHn egindako galdetegiaren emaitzak aztertu ondoren, hainbat aholku eman zizkigun. Aholku hauek batzordeko kideek beraien geletan zabalduko dituzte.

Agenda 21 proiektuak aurrera darrai

Aurten landuko dugun gaia ELIKADURA JASANGARRIA da.

Hasteko, ikasle ordezkarien INGURUMEN BATZORDEAK osatu ditugu Lehen eta Bigarren Hezkuntzan. Talde honek aurrera eraman duen ekintzetako bat gure ikasleek hamaiketarako jaten dutena aztertzea izan da. Horretarako, galdetegia pasatu dute HH, LH eta BH -ko gela guztietan aste betez. Jasotako datuak Amaia Diaz de Monasterioguren dietistarekin aztertuko ditugu eta ateratako ondorioak kontuan izanik, gure hamaiketakoa osasungarriagoa izateko aholkuak jaso eta zabalduko ditugu.

RSS - agenda21-era harpidetu