Bailarako Ikastolak

Bernat Etxepare lizeoaren aldeko KROS SOLIDARIOA

Bailarako ikastolok, “Hazten gaitu, Hazten dugu” kanpainarekin bat egin dugu Baionako Bernat Etxepare lizeoari laguntzeko asmoz. Kanpaina honi amaiera borobila emateko KROS SOLIDARIOA antolatu dugu datorren martxoaren 23rako. Ekimen hau 5 herritan eramango dugu aurrera: Oñatin, Bergaran, Arrasaten, Aretxabaletan eta Eskoriatzan hain zuzen. Aranzadi, Arizmendi eta Txantxiku Ikastolako ikasleak helburu solidario batekin korrika jarriko ditugu ikastolako ordutegiaren barnean. 

Euskal Giroan Jolasean

euskalGiroanJolasean

Joan zen asteazkenean, apirilaren 6an, Txantxiku Ikastolako DBH 1. mailako ikasleak bailarako beste ikastoletako ikasleekin batera Euskal Giroan Jolasean ekimenean parte hartu zuten. Bertan klaseetan landutako ekintza desberdinak burutu zituzten elkarrekin gure herrietako kirola, kultura, tradizioa.... ezagutuz.

Ikasleak oso gustura aritu ziren eta jarduera era positiboan baloratu dute.

Egun horretako argazkiak beheko irudian klik eginez ikus ditzakezu.

BHKlip Lehiaketa

bhklip

Bailarako ikastolek BHKlip lehiaketa antolatu dute eta gure ikastolako 4 taldek hartu dute parte ekintzan: DBH 3.mailako 3 talde eta 4.mailako talde bat. Lehiaketa honetan epaimahaiaren sariaz gain, ikuslearen saria ere banatzen da eta azken sari hau lortzeko gure ikasleek gure laguntza behar dute.
Hauek dira bideo horien zenbakiak eta beraien egileak:

  • 1 zenbakidun bideoa Gaizka Maiztegik, Julen Aldekoak eta Mattin Maiztegik egindakoa da (DBH 3.maila)

Kondairaz Kondaira Bergaran

bailarakoIkastolak

Datorren maiatzaren 31rako "KONDAIRAZ KONDAIRA" lemapean "ALTXORRAREN BILA" jokoa antolatu du Aranzadi ikastolak.

Ekintza hau LH 3. mailako Arizmendi, Txantxiko eta Aranzadi ikastoletako familiei zuzendua dago eta goizeko 10:00etan hasiko da Aranzadi ikastolako patioan (Ibargarai kalea).

Euskal Giroan Jolasean

EuskalGiroan

Txantxiku, Aranzadi eta Arizmendi Ikastoletako ia 300 DBH 1.mailako ikasle izan ziren martxoaren 11n Arrasateko kaleetan zehar Euskal Giroan Jolasean ekimenean parte hartzen. 40 taldetan banatuta, lau txokotan –Seberon, Biterin, herriko plazan eta Uarkapen– txandatuz aritu ziren goiz osoan zehar. Jarduerari hasiera emateko Arizmendi Ikastolako BHko zuzendari Elena Errastik ongietorri egin zien. Ondoren, bertsoak kantatu eta dantza bat egin zuten denok batera, eta gero jolasera abiatuko ziren lau guneetara.

RSS - Bailarako Ikastolak-era harpidetu