ikasbidaia

Alemanian Zehar

ikasbidaiaBerlin

Ikasturte hasieran Berlinen izan ginen Batxilergo 2.mailako ikasleok.  Hilaren 5ean ekin genion Alemaniako hiriburura eramango gintuen bidaiari; 5 egun eta bizipen zirraragarriak bermatuak zituen bidaiari, hain zuzen ere. Egonaldiak iraun zuen bitartean ekintza ezberdin asko egiteko aukera izan genuen: The East Side Gallery, hau da, margotutako Berlineko harresiaren zatia, Parlamentua eta Brandenburgoko atea geure begien bistan izan genituen; baita judutarren auzoan, bertako etxeek babestuta, aurkitzen diren dendaz jositako patioak ere.

Batxilergo 1.mailakoen kirol-jertseak salgai

sudaderak

Eslovakiako ikasleekin egiten duten trukaketa finantzatzeko ekintzen barruan, kirol-jertse ederrak atera dituzte Batxilergoko 1.mailako ikasleek, baita txikienen neurrikoak ere. Hauek ikusi eta erosi ahal izateko mahaia jarriko dute ikastolako kiroldegi aurreko sarrera-irteeraren ate ondoan, 16:30ean. Kirol-jertseek (sudaderek) 20 euro balio dute, eta mahaietan eskaerak egiteko unean ordaindu ahal izango da. Momentuz hiru egunetan jarriko da mahaia, martxoaren 13an (egubakoitza), 16an (astelehena) eta 17an (martitzena).

RSS - ikasbidaia-era harpidetu