ekonomia

Ekonomiako ikasleak udaleko zerbitzuak ezagutzen

Joan zen martxoaren 12an Batxilergoko 1. mailako Ekonomia arloko ikasleak, Bidebarrietan kokatuta dauden Udaleko Gizarte Zerbitzuen bulegoetan egon ginen. Bertan, Itxaro Leibar eta Ainhoa Moiua tenikariek eskaintzen dituzten zerbitzuen berri eman ziguten. Bisita oso interesgarria izan zen. Mila esker, Itxaro eta Ainhoa, eskaini zeniguten harreragatik eta eman zenizkiguten azalpenengatik!

Ekonomia eta Zuzenbideko Ikasleak Udaletxean

ekonomiaZuzenbidea

Apirilaren 13an Batxilergo 2. mailako Ekonomiako eta Zuzenbideko ikasleak Udaletxean izan ginen zergen eta aurrekontuaren inguruko gaiak lantzen. Udal Kontuen gaia daraman Paskual Elustondok eta Mikel Biain alkateak zergen ezaugarriak eta Oñatiko Udalaren aurrekontuaren inguruko informazioa eskaini ziguten. Lerro hauen bidez eskerrak eman nahi dizkiegu Paskual Elustondori eta Mikel Biaini eskaini ziguten tarteagatik eta eman zizkiguten azalpen guztiengatik.

 

Batxi 2ko ikasleak Udaletxean

udaletxean

Apirilaren 22an Batxilergo 2.mailako Ekonomiako eta Zuzenbideko ikasleak Udaletxean izan ginen zergen eta aurrekontuaren inguruko gaiak lantzen. Udal Kontuen gaia daraman Paskual Elustondok eta Mikel Biain alkateak Oñatiko Udalak jasotzen dituen zergak, horien ezaugarriak eta aurrekontuaren inguruko informazioa ezagutzeko aukera eskaini ziguten.

Lerro hauen bidez eskerrak eman nahi dizkiegu Paskual Elustondori eta Mikel Biaini eskaini ziguten tarteagatik eta eman zizkiguten azalpen guztiengatik.

RSS - ekonomia-era harpidetu