Galdegazte

DBH 4.mailakoak kazetaritzaren ofizioa ezagutzen

Beste ikasturte batez Goienako Jokin Bereziartua gurean izan dugu. DBH4-ko zenbait ikasleri eskainitako saio batean, kazetarien lanaz eta Galdegazte programaz aritu zaigu.
Mila esker, Jokin!

Ikasleak kazetari

Oihana Azkorbebeitiaren izena azkenaldi honetan, eta batik bat Aloñako igoeraren ondoren, dezente entzun da. Kirolari bikaina dugu eta DBH4ko hiru ikaslek, Goienako Galdegazte saioan, hau elkarrizketatzeko aukera paregabea izan dute. Kazetari eta aurkezleen mundua gertutik ezagutzeaz gain Azkorbebeitiari buruz gehiago jakiteko parada eskaini digute Jokin Bereziartuaren laguntzaz. Eskerrik asko bai Oihanari bai Jokini.

Galde Gazte Saioan

galdegazte

DBH4Bko Nerea, June eta Uxue Goiena Telebistan izan dira elkarrizketari lanetan. GALDEGAZTE saioan Eli Pinedo eskubaloiko jokalaria elkarrizketatu dute. Oso elkarrizketa interesgarria izan da eta laster emango dute telebistaz. Aurretik DBH4ko ikasle guztiek Jokin Bereziartuaren eskutik telebistaren funtzionamenduaren inguruko hitzalditxo bat izan zuten eta kazetari lanetan aritu diren hiru neska hauek Goiena Telebistako eraikina ezagutzeko aukera izan zuten. Mila esker, Jokin!

Galdegazte saioa GOITBn

galdegazte

Egun batez liburu, boligrafo, ordenagailu eta gainerakoak alde batera utzita, elkarrizketatzaile lanetan aritu dira DBH4ko hiru ikasle GOITBko  GALDEGAZTE saioan. Ekimen honen helburuak hauexek dira: ahozko hizkuntza lantzea, telebista gazteei hurbiltzea eta euskal munduko erreferenteak ezagutzeko aukera eskaintzea. Horrela,  EMON musika taldeko Aritz Alustiza elkarrizketatu dute Iratik, Eiderrek eta Josunek. Honetaz gain, GOITBko eraikina ikusi eta lana nola egiten duten ikusteko aukera izan dute Miren Arregik lagunduta.

RSS - Galdegazte-era harpidetu