eskola bidea

Eskola Bidea Galdeketa

eskolaBidea

Aurreko asteetan aditzera eman dugun bezala, Eskolara Bidea ekimeneko lagunek Oñatiko umeen mugikortasun ohiturak aztertzen dihardute. Ikastolako emaitzak oso onak izan dira eta arrakastatsua  baita aste honetan bertan bukatu den ikastolara oinez ekimena ere. Baina umeen ohiturez gain, helduen esperientzia aztertu gura dute, besteak beste, belaunaldi arteko konparaketa bat egiteko eta helduok esperientzia hartatik ikasitakoa umeekin konpartitu ahal izateko. Helduok nola joaten ginen eskolara edo ikastolara? Zu nola joaten zinen ikastetxera ume zinenean?

Eskola Bidea

eskolaBidea

Martxoaren 2an ESKOLA BIDEAk aurkezpen ekitaldia antolatu du aurtengo egitasmoaren berri emateko. Deialdi irekia da eta herriko hainbat eragile gonbidatu dira. Oñatiko hiru ikastetxeetako guraso,  ikasle eta langileen ordezkariek hartuko dute hitza. Jorratuko diren gaien artean: generoaren ikuspegitik mugikortasun seguruaren inguruan egindako inkestaren emaitzak, Eskola Bideako logotipo berria eta “Eskolako Bidean zer gustatzen zait? zer ez?“ argazki lehiaketa eta erakusketa izango dira.

Eskola Bidea proiektua

ikastolaraOinez

Eskola Bidea proiektua aurrera eramateko lehen saiakera egin genuen asteazkenean. Herriko puntu ezberdinetatik irtenda, plazan elkartu ginen guztiok Ikastolara oinez batera iristeko. Gure txikiek gustuko ekintza izan zuten: autobus erraldoi gisa irudikatu baitzuten oinez etortzeko molde berria. Beraiek nekaezinak badira, helduok ere erritmo horri jarraitu beharko diogu! Zer iruditzen? Animatu, datorren eguaztenean izango da eta bigarren saiakera!

RSS - eskola bidea-era harpidetu