Hilaren 10ean, bizikleta ibilalditxoa antolatu genuen herrian zehar. Eguzkia lagun, Agenda 21-eko kideek, guraso eta seme-alabek ekintzan hartu genuen parte. Bi ibilbide izan ziren: lehenengoa, Foru Enparantzatik San Prundentziora eta, bigarrena, Foru Enparantzatik Santxolopetegira. Aurten gainera berritasun bat izan dugu; ibilaldiaren amaieran Sustrai frutategiak eskainitako fruta jan genuen plazan. Goxoa benetan!!!!!!
Gure eskerrik beroenak Sustrai frutategiko arduradunei.