Komunikabideak

Komunikabideak aztertzen

Joan zen asteko astelehen, martitzen eta eguaztenean inguruko komunikabideak aztertzen aritu ginen. Horrela, astelehenean Oñati Irratira joan ginen. Mirenek irratiko hainbat sekretutxo kontatu zizkigun. Martitzenean, berriz, Oñatiko postan izan ginen. Fernandok, Rosak eta Pablok eskutitzen eta paketeen nondik norakoak azaldu  zizkiguten. Eguaztenean, Arrasateko Goiena Komunikazio Taldea bisitatu genuen, eta hemen, irratia, egunkaria eta telebista barru-barrutik ikusteko aukera izan genuen.

RSS - Komunikabideak-era harpidetu