ixutu

Konfiantzaren Pedagogia. Guraso Mintegiak

konfiantzarenPedagogia

Hezkuntza komunitate osoaren elkarlanari esker IXUTU proiektua abian jartzeko egin beharreko obra bukatu dugu Txantxiku ikastolan. Konfiantzaren Pedagogian oinarritzen den proiektu hau behar bezala garatzeko, guraso eta hezitzaileek ideia eta filosofia partekatu behar dute eta horretarako,  iaz lehenengo aldiz,  gurasoen mintegiak antolatu genituen. Ikasturte honetan ere, alde batetik haur esperoan dauden gurasoentzat eta 0 eta 1 urteko haurren gurasoentzat mintegiak antolatuko ditugu. Azken hauen dinamizatzaileak ikastolako arduradun pedagogikoak izango dira dira.

IXUTU proiektua. Haur Hezkuntzako egitasmo berria

konfiantzarenPedagogia

Dakizuen moduan, 2016-2017 ikasturtean Haur Hezkuntzako etapan IXUTU proiektua abian jartzera goaz Txantxiku Ikastolan. Konfiantzaren Pedagogiaren hautua egin dugu eta gure ikastolako errealitatea aintzat hartuz, hainbat ekarpen egin dizkiogu. Irakasleek elkarlanean egindako hausnarketek ondorio batzuetara eraman gaituzte eta, horietan oinarrituta, antolamendu eta funtzionamenduaren inguruko  hainbat erabaki hartu ditugu. Erabaki horiek korronte pedagogiko honekin bateratuz,  IXUTU proiektua sortzeko urrats garrantzitsuak eman ditugu.

RSS - ixutu-era harpidetu