Martxoan DBH 4.mailako frantseseko ikasleak Bretainia aldean izan ginen eta oraingoan han ezagututako lagunak gurean jasotzea tokatu zaigu. Pasa den apirilaren 21ean iritsi ziren Karaez-etik lagun bretoiak eta astebetez izan ditugu gure artean. Aste horretan ekintza desberdinak izan dituzte gure herria eta ohiturak ezagutzeko: Ikastolaren eguneko ekintzetan parte hartu zuten, Arantzazu eta Aloñara igo ziren, Iruña ezagutu zuten, udaletxean harrera ofiziala jaso, eta Irizar autobus lantegia bisitatu ere bai.