5 urteko neska-mutilak euren lehenengo antzezlana aurkeztu dute. Familiakoak gonbidatu zituzten eta baita 4 urteko neska-mutilak ere. Ikusleak gustura egon ziren eta antzezleek txalo zaparrada jaso zuten. AUPA GURE ARTISTAK!!!
Pasa den astean HHko 5 urteko haurrek MAKILAKIXKI antzezlana eskaini zieten euren gurasoei, aitona-amonei eta 3 eta 4 urteko ikaskideei. Saio guztietan aretoa lepo bete zen eta guztiok, ikusle eta antzezle, majo gozatu zuten.