Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek, BASQUE CULINARY CENTEReko sukaldariekin batera, SUKALDATUZ programa eraman dugu aurrera: erosketak egin, sasoiko produktuak erabiliz bazkaria prestatu, elikadura osasuntsuaz eta elikadura jasangarriaz jardun… eta bukatzeko talde txikietan sukaldatutako bazkari ederraz gozatzeko mauka izan genuen. Oso interesgarria izateaz gain, ederto pasa eta asko ikasi genuen! Ekimena borobilzeko asmoz, gurasoentzat ere sukaldaritza saioa burutu genuen. Sekulako pintxoak dastatu genituen giro ezin hobean.