Pake-Lekuko lagunei esker, DBH 3. mailako Bizitzarako Prestakuntzako ikasleok, joan zen apirilaren 27an, Oñatiko ermitak bisitatu genituen. Santxolopetegiko Magdalena, Torreauzoko San Pedro, Zañartuko Santi Krutz eta San Julian eta Garagaltzako San Juan Bautista ermitak barrutik ikusteko aukera izan genuen. Jerardo Elortzak azalpen ugari eman zizkigun, bai historia aldekoak, baita arte aldekoak ere. Beraz, mila esker guztioi eskaini zeniguten arretagatik!!!