lh 1

Psikologiako ikasgaikoak LH 1. mailakoekin

Batxilergo 2. mailako Psikologiako ikasleak nortasunaren gaia aztertzen aritu gara, eta ikasitakoa praktikan jartzeko, LH 1. mailako ikasleengana hurbildu gara euren marrazkiak ikusi eta lantzera. Oso ondo pasatu dugu eta eskerrak eman nahi dizkiegu bihotz-bihotzez!

Naturaren sekretuak

Izan al zarete inoiz Ikastolako ortuan? Bada, pasa den astean 1. eta 2. mailako ikasleak bertara joan ziren eta 4. mailakoek ikasturtean zehar egindako lana erakutsi zieten. Lan ederra, benetan!

Gainera, Naturaren Sekretuak proiektuaren barnean, eta ortua ondo zainduta egon dadin, 1. eta 2. mailakook txorimaloa egin genuen . Txorimaloa dagoeneko ortuan dago kokatuta. Dotore gelditu da; bai horixe!

Batxilergoko 2. mailako Psikologia ikasleak LH-ko ikasleekin euren nortasuna aztertzen

Batxi 2. mailako Psikologiako ikasleak nortasunaren gaia aztertzen aritu gara. Eta ikasitakoa modu praktikoagoan lantzeko asmoz, LH 1. mailako ikasleek euren familiak irudikatzen egindako marrazkiak aztertzen izan gara ikasleekin eurekin.

Oso ondo pasatu dugu, asko ikasi dugu eta eskerrak eman nahi dizkiegu bihotz-bihotzez ikasleei gurekin hain jatorrak izateagatik.

1. mailakoak sendabelarrak biltzen

LHko 1. mailako ikasleak, xaman bihurtuta, sendabelar bila joan gara Oñatiko txoko berezietara. Zain-belarra, intsusa, menda-belarra, asuna, kalendula, zain-gorria, azeri-buztana, txikoria-belarra, iodo-belarra, aneta… Denetariko sendabelarrak batu ditugu Olapoto eta San Martingo ibilbidean zehar.

Olapotoko urmaela eta iturria ikusteko aukera ere izan dugu gainera. San Martinen bazkaldu eta giro ederrarekin zuhaiztian jolastu dugu. Egun borobila, benetan!

Euskal Olinpiadak

euskalOlinpiadak

GREZIATIK ERROMARA unitate didaktikoak proposatutako “Euskal Olinpiadak” proiektua antolatu dugu. Olinpiadak zer diren argitu, jokoak aukeratu, arauak zehaztu, baliabideak aurreikusi, baliabideen arduradunak izendatu eta, azkenik, olinpiadak ospatu ditugu. Primeran pasatu dugu!!!

Ipuin kontaketa saioa

Bixente1maila

“Bazen behin Martintxo izeneko…” halaxe hasi zen BIXENTE URZELAI pasa den ostegunean ipuinak kontatzera etorri zitzaigunean. Oso gustura entzun genituen bere kontakizunak eta ipuintxoak. Mila esker, Bixente, eta beste batean ere espero zaitugu.

Arratsalde horretako argazki guztiak ikusteko klik egin beheko irudiaren gainean

RSS - lh 1-era harpidetu