guraso mintegiak

Gurasoentzako ikastaro mintegiak

Urteroko ohiturari jarraituz, aurten ere Txantxiku Ikastolaren ikuspegi pedagogiko metodologikoaren inguruko mintegiak eskainiko dira eta landuko diren gaiak Konfiantzaren Pedagogia, Begirunezko Elkarbizitza eta EKI DBH izango dira. Hurrengo irudian aurkituko duzue ikastaro bakoitzaren informazio zehatzagoa eta, argibide gehiago behar izanez gero, idazkaritzan galdetu dezakezue. Anima zaitezte parte hartzera!

Konfiantzaren Pedagogia. Guraso Mintegiak

konfiantzarenPedagogia

Hezkuntza komunitate osoaren elkarlanari esker IXUTU proiektua abian jartzeko egin beharreko obra bukatu dugu Txantxiku ikastolan. Konfiantzaren Pedagogian oinarritzen den proiektu hau behar bezala garatzeko, guraso eta hezitzaileek ideia eta filosofia partekatu behar dute eta horretarako,  iaz lehenengo aldiz,  gurasoen mintegiak antolatu genituen. Ikasturte honetan ere, alde batetik haur esperoan dauden gurasoentzat eta 0 eta 1 urteko haurren gurasoentzat mintegiak antolatuko ditugu. Azken hauen dinamizatzaileak ikastolako arduradun pedagogikoak izango dira dira.

RSS - guraso mintegiak-era harpidetu