lh 4.maila 16-17

Amerika eta Amerindiarrak

4.mailako ikasleek, Amerika hizpide hartuta, beraien guraso eta familientzat emanaldi bikainak egin dituzte aurreko asteotan. Txanelako 2. unitate didaktikoa da Amerika eta amerindiarrak izeneko proiektua, eta hainbat azalpen, musika, dantza eta antzerki prestatu dituzte emanaldiaren osagai. Ikusleen txaloek, ikasleen urduritasunak baretu bai, baina ilusioak ere indartu egin zituen. Lan bikaina 4. mailako ikasleena!

IKUSI HEMEN ARGAZKIAK

CINDERELLA ANTZERKI EMANALDIA

Cinderella_antzerki_emanaldia

Istorio maitagarriaz gozatzeko aukera izan genuen 3. eta 4. mailako ikasleok Face to face-eko aktoreekin!!! Cinderella eta bere bi ahizpa gaiztoen abenturak eta haserreak entzun eta ikusi genituen. Cinderella printzearen  urtebetetzeko festara joan zen, eta zapata galdu zuen. Zapata aurkitu ondoren, printzea haren jabearen bila ibili zen, aurkitu zuen arte: Cinderella zen, noski! Printzeak ezkontzeko eskatu zion, eta, horrela, Cinderella printzesa bihurtu zen.

Gurasoak gelan

gurasoakGelan

Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleak DEBAGOIENA eskualdea aztertzen ari dira Txanelako lehenengo unitate didaktikoan. Mapa artean murgilduta daude ia egunero (Iparraldea, Hegoaldea...). Hau guztia dela eta, joan zen ostiralean, urriak 14, ikastolako gurasoa den  Asier Osinagaren bisita izan zuten gelan. Berak mendiko orientazio probetan hartzen du parte eta iparrorratzaren eta mapen erabileraz aritu zitzaien. Horrela, ikasleek beste kirol interesgarri bat ezagutu zuten eta baita ikasten ari diren gaia osatu ere.

RSS - lh 4.maila 16-17-era harpidetu