Urtarrilaren 26an, DBH 3 mailako ikasleak Zubillagara joan ginen Ulma Forjaren eraikina ikustera. Lehenengo azalpen batzuk jaso genituen bilera gelan eta, ondoren, atal ezberdinak bisitatzeko aukera izan genuen: lehengaien biltegia, forjako lineak, mekanizatua eta, azkenik, biltegi automatizatua. Ikusgarria eta oso interesgarria izan zen bisita eta benetan ondo hartu gintuzten bertan.