hh 3 urte 17-18

3 urtekoak Arantzazun

Joan den eguaztenean, maiatzaren 16an, Arantzazura joan ginen txangoan. Gomiztegi aldera pasio eder bat eman genuen. Bidean denetarik ikusi genuen: beleaK, bareak ugari, ardiak, behiak…  Motxilan eramandakoak jan eta parkean jolastu ondoren, berehala itzultzeko ordua iritsi zen. Primeran pasatu genuen arratsaldea!

ARGAZKIAK

3 urtekoak Berezaon

Etxe-abereen proiektuaren aitzakian eta eguraldia lagun, joan den ostiralean 3 urtekoak Berezaora joan ginen. Bertan animali ezberdinak ikusteko aukera izan genuen: behiak eta txahalak, ardiak eta bildotsak, txakurra, katuak… eta ahuntzei ogia jaten eman genien! Oso ondo pasatu genuen arratsaldea eta pozik bueltatu ginen autobusean ikastolara. Mila esker Arhane eta Izarren familiei!

ARGAZKIAK IKUSI

3, 4 eta 5 urtekoak udazkenaz gozatzen

Udazkenean gaudela eta, urtaro honek eskaintzen dizkigun berezitasunak landu ditugu: naturaren aldaketak, eguraldia, fruitu bilketa, animaliak... Horrela, hilabete honetan zehar, hainbat ekintza burutu ditugu: ipuinak kontatu, zuhaitzak behatu, hostoak batu, orbelarekin jolastu, eskulanak egin... Zenbat ikasi dugun!!!

3 URTEKOEN ARGAZKIAK IKUSI

4 URTEKOEN ARGAZKIAK IKUSI

RSS - hh 3 urte 17-18-era harpidetu