hh 5 urte 17-18

5 urtekoak Basondo parkean

Ikasturtea bukatzear dagoela eta, 5 urteko ikasleak Kortezubin kokatua dagoen Basondoko parkera egin dugu irteera. Basondo basa-faunaren babeslekua da. Bertan, gure inguruko animaliak hurbiletik behatu ahal izan ditugu, hala nola, orkatzak, basurdeak, oreinak, azeriak, basakatua, hontzak, hegaztiak… Ia guztiak kalteak izan dituzten animaliak dira eta, beraz, ezinezkoa da eurek naturara berriro birsartzea. Gozatu egin dugu bisitarekin!! Primeran pasatu dugu!

ARGAZKIAK

Makilakixki antzerkia

Pasa den astean, 5 urteko ikasleek MAKILAKIXKI ipuia antzestu zuten ikastolako aretoan. Bikain aritu ziren eszenatokian eta txalo zaparrada jaso zuten, ikuskizunaz gozatzera bertaratu ziren ikasle eta gurasoen partetik. ZORIONAK GUZTIOI!! AUPA GURE ARTISTAK!!

A TALDEKOEN ARGAZKIAK

B TALDEKOEN ARGAZKIAK

3, 4 eta 5 urtekoak udazkenaz gozatzen

Udazkenean gaudela eta, urtaro honek eskaintzen dizkigun berezitasunak landu ditugu: naturaren aldaketak, eguraldia, fruitu bilketa, animaliak... Horrela, hilabete honetan zehar, hainbat ekintza burutu ditugu: ipuinak kontatu, zuhaitzak behatu, hostoak batu, orbelarekin jolastu, eskulanak egin... Zenbat ikasi dugun!!!

3 URTEKOEN ARGAZKIAK IKUSI

4 URTEKOEN ARGAZKIAK IKUSI

RSS - hh 5 urte 17-18-era harpidetu