lh 3.maila 17-18

3. mailako ikasleen txangoa Lesakara

Maiatzaren 7tik 9ra, 3.mailako ikasleak txangoan izan ginen. Irteera Donostiako Akuarim-aren bisitarekin hasi eta,  arratsaldean, Lesakako Matxinbeltzenea aterpetxean ostatu hartu genuen. Bertan burutu genituen beste hainbat ekintza; zaldi gainean ibili, talo tailerra, espata dantza tailerra... eta ederki pasatu genuen txangoan.

ARGAZKIAK

3. mailakoak errotan artoa ixotzen

3. mailako ikasleok apirilaren 21ean Olabarrietako Errota baserrian egon ginen. Enrike, Lourdes eta Mirenek baserrian duten errotaren funtzionamenduari buruzko hainbat azalpen eman zizkiguten. Ikastolaren egunean egingo den talo tailerrerako arto irina behar dugula aprobetxatuz, artoa eraman eta hango errotan ixo genuen. Eskerrik asko Enrike, Lourdes eta Miren eskainitako arretagatik eta zuen baserriko ateak zabaltzeagatik!

ARGAZKIAK IKUSI

What an adventure!

Aurreko astean, Lehen hezkuntzako 3. eta 4. mailetako ikasleak Txinara joan ziren abentura bila! Mrs. Columbusen laguntzarekin Pu Yi enperadorearen altxorra berreskuratu behar zuten. Abentura, kantu eta dantza artean ederto pasatu zuten guztiek!

ARGAZKIAK IKUSI

RSS - lh 3.maila 17-18-era harpidetu