hh 3 urte 18-19

3 urtekoak Arantzazun

Maiatzaren 15ean, 3 urteko ikasleak Arantzazura joan ginen. Eguraldi ederra egin zigunez, Gomiztegi aldera doan egurrezko bidetik ibilalditxoa burutu genuen. Bidean, lora mota ugari, behorrak, moxalak, tximeletak eta txoriak ikusi genituen eta belardietatik kilkerren kantu hotsak entzuteko aukera paregabeaz ere gozatu genuen. Motxilan eramandako merienda jan ondoren, ingurune horretan poz-pozik jolastu genuen lagunartean. Arratsalde pasa ezin hobea izan zen!! Ederki ibili ginen!!!

Tipi tapa, tipi tapa... 3 urtekoak baserrian

3 urteko ikasleak BASERRIA proiektuan murgilduta ari gara eta eguraldi ona aprobetxatuz, GAZTELONDO baserrira bisita egin genuen pasa den astean. Bertan, gure laguntxoak diren Eñaut, Jakes eta Emiliren aittaittek harrera ezin hobea egin ziguten. Baratza ikusi ondoren, inguruan zeuzkaten sagarrondo, gereziondo, oilategi eta hainbat txoko ezagutzeko aukera aprobetxatu genuen. Oilo, katu, txakur eta katakumeen lagun izan ginen egun batez. Ederki pasatu genuen!!!!

Mila esker Gaztelondoko senideei gure bisita hain atsegina egiteagatik.

Danborra nik jotzen det!

Danborra zintzilik, makila parea eskutan eta ikasleek ikasgelan atondutako txanoa buruan, danbor hotsez gozatu genuen ostiral goiza beste urte batez. Aurten, Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urteko eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2.mailako ikasleak izan ziren parte-hartzaileak.

ARGAZKIAK

RSS - hh 3 urte 18-19-era harpidetu