Aurtengo ikasturtean aurrera eramatea erabaki den “Txantxikuak 2zirik” proiektu berriari ekin genion 2018ko azken egunetan. Lehen Hezkuntzako eta Batxilergo 1. mailako ikasleak "Lehen Sorospenak" ikastaroa jaso zuten ordu eta erdiz abenduan zehar ikastolako partaide diren edo izan diren erizainen eskutik. DBHko ikasleak aldiz, urtarrilean izango dituzte gidatutako saio horiek. Horretaz gain, gorputz heziketako irakasleak zuzendutako beste ordubeteko saio bat jasoko dute, horien helburua ikasle guztiak lehen sorospenetan heztea izanik.