lh 4.maila 19-20

Hezurren eta muskuluen bitxikeriak

4. mailakoak MUGI GORPUTZA ETA IZAN UNTSA proiektua lantzen ari gara eta gai horretan hezurrak eta muskuluak dira ardatzak. Horiek horrela, Maria Gardoki fisioterapeutak, kontu horietaz azalpenak emateko prest zegoela komentatu zigun. Esan eta egin!!! Otsailaren 28an guregana etorri zen eta hezurren eta muskuluen hainbat bitxikeria azaldu zizkigun: muskulurik luzeena eta laburrena, hezurrik txikiena eta handiena, lesiorik arruntenak...

Mila esker, Maria!!! Asko ikasi dugu eman dizkiguzun azalpenekin.

4.mailakoak Amerindiar bihurtuta

Otsailaren 3an, Txanelako AMERIKETARA JOAN NINTZEN... proiektuari amaiera emateko, gure etxekooi emanaldia aurkeztu genien. Hainbat koreografia prestatzeaz gain, Lautada Handietako indiarrak, basamortuko biztanleak, inuitak, inkak, aztekak eta maiak izan genituen gelan. “Txakurraren kondaira” antzeztu eta Ameriketara joan ziren euskaldunak ere izan genituen gogoan.

Lan asko egin genuen eta oso gustura aritu ginen guztia prestatzen. Ikuskizun dotorea eskaini genuen.

Maite ditut maite, gure bazterrak

TXANELA egitasmoaren barnean, Lehen Hezkuntzako 4. mailakoak MAITE DITUT, MAITE, GURE BAZTERRAK proiektua lantzen ari gara. Unitate hori sakontzeko, urriaren 16an gure eskualdea ezagutzeko txangoa izan genuen. Irteera horretan Leintz Gatzaga, Hiruerreketa, Deba ibaiaren iturburua, Gatz museoa eta herria bera bisitatu genituen. Hiruerreketara iristeko menditik zehar ibilalditxo zoragarria egin genuen.

Egun bikaina pasatu genuen!!!

RSS - lh 4.maila 19-20-era harpidetu