Azaroaren 21ean, Batxilergo 2.mailako Administrazioa, Psikologia eta Teknologiako ikasleok gure gaiekin lotutako irteera bana egin genuen.
Donostian Administraziokoak, Justizia Jauregiko epaiketa bat ikusten egon ginen eta Andres Perea abokatu donostiarraren laguntzari esker, Justizia Jauregiko epaile batekin zuzen zuzenean epaiketa baten prozeduraren inguruko azalpenak jasotzeko aukera izan genuen.
Psikologiakoak ere Donostian izan ginen, bertako BCBL zentroan gure garunaren funtzionamendua nola aztertzen den ikusten.