Instrumentu sorta baten melodiei ahotsa jarriz eman genion amaiera aurreko urteari komunitatean, argazkian ikus daitekeen modura. Beste behin, jarraipen polita izan zuen ekintzak eta txikienek ilusio handiz itxaron zuten Olentzero eta Mari Domingiren etorrera.
3 aste pasa dira ordutik, non deskantsatzeko balio izan digun, familia giroan gozatzeko…eta nola ez, indarrak hartzeko, izan ere horren azkar aldatzen doan gizarte honetan, gu ere, etorkizunerantz hezkuntza eraldatzen dihardugu.
Txantxiku Ikastolatik, gure desiorik onenak opa dizkizuegu urte bisurte honetan!!!