covid-19

Geldialdi osasuntsua

Bizi ditugun garai berri hauetan gure ohiko bizimodua hankaz gora jarri da. Etxetik lanean ari gara guztiok gogor ikasturtea aurrera ateratzen eta sarritan ordenagailu aurrean denbora asko pasatzera behartuta gaude. Seguru zuetako asko lepoko, bizkarreko edo hanketako minak jota zaudetela. Ordu guzti hauek, aulki batean eserita eta ia mugitu gabe egonik gorputzeko muskuluak gogortzen ari zaizkigu. 

Ikastolaren asteak emandakoak

Txantxiku Ikastolaren aste berezia izan dugu aurtengoa, egoerak hala behartuta etxetik ospatu behar izan dugulako. Ikusi dugu etxeetan bada ere, ospakizunerako tartetxoa hartu duzuela guztiok, bejondeizuela!!! Oso irudi politak bidali dizkiguzue eta bideoetan jaso ditugu. HEMEN dituzue guztiak ikusgai. Gozatu!!!

RSS - covid-19-era harpidetu