Ibiliz Fundazioari esker, Julene Sanchez belar hockey jokalariarekin eta Ibon Mugerza surflariarekin solasean aritzeko aukera izan dute DBH3ko ikasleek. Ostean, Real Sociedad Fundazioko monitoreek gidatuta talde lanaren garrantziaz ohartzeko hainbat jolas egin dituzte.