asentzio

3. mailakoak Olabarrieta inguruak ezagutzen

Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleok, eguaztenean, ”Olabarrieta-Asentzio-San Martin” txangoa egin dugu. Ikastolatik irten eta Olabarrietako elizaren frontoian hamarretakoa egin dugu. Eskerrak eman nahi dizkiegu Joxe Angel Idigorasi eta Jesus Agirreri eliza ezagutzera gonbidatu gaituztelako.

Paseoa jarraituz, zelai ederretan hainbat behi, zaldi eta ahuntz ikusi ditugu. San Martinera iritsitakoan bazkaldu, jolastu eta, ondoren, ikastolara itzuli gara. Egun zoragarria izan da!

RSS - asentzio-era harpidetu