irteerak

2. mailakoak Oñatiko landaredia eta animaliak ezagutzen

LHko 2. mailakook ikasturte bukaerako irteera herrian bertan egitera beharturik geundenez, Oñatiko hainbat txoko bisitatzeko aprobetxatu dugu: Olakua - Asentzio - San Martin.

Hasteko, Natur Eskolaren inguruan, lantzen ari garen proiekturako hainbat sendabelar batu ditugu: menda, intsusa, azeri buztana, zain-belarra… Une batez sasimediku edo petrikilo bihurtu gara. Ondoren, urmaelera hurbildu eta putzuan zeuden hainbat animaliatxo behatzeko tartea hartu dugu: zapateroak, zapaburuak… Jarraian, Murgia aldean Patxiko astoa agurtzeko aukera izan dugu.

1. mailakoak sendabelarrak biltzen

LHko 1. mailako ikasleak, xaman bihurtuta, sendabelar bila joan gara Oñatiko txoko berezietara. Zain-belarra, intsusa, menda-belarra, asuna, kalendula, zain-gorria, azeri-buztana, txikoria-belarra, iodo-belarra, aneta… Denetariko sendabelarrak batu ditugu Olapoto eta San Martingo ibilbidean zehar.

Olapotoko urmaela eta iturria ikusteko aukera ere izan dugu gainera. San Martinen bazkaldu eta giro ederrarekin zuhaiztian jolastu dugu. Egun borobila, benetan!

RSS - irteerak-era harpidetu