Erein

BH-ko ate irekiak otsailaren 10ean

Datorren egubakoitzean, otsailak 10, plazako eraikina eta Bigarren Hezkuntzako lana ezagutzeko aukera izango duzue arratsaldeko 17:00etatik aurrera. EREIN proiektua gertutik ezagutzeko interesa duen edonor gerturatu ahal izango da saio horretara. Aurten hasitako proiektuaren nondik norakoak aurkezteko hitzaldiaren ondoren, eraikina bisitatu eta proiektuak lehendabiziko hilabete hauetan emandakoa ezagutzeko aukera izango duzue gerturatzen zaretenok, beraz, animatu!

Erein egitasmoaren lehen fruituak: gure dekalogoa

DBH 1. mailako ikasleak Erein egitasmoan hasi dira martxa hartzen eta Batzen proiektuan euren bizi ohitura osasuntsuak aztertu dituzte. Lanketa baten ondoren gela bakoitzak bere dekalogoa sortu du. Lan ederra egin dute. Ea ingurukook ere eurek egindako proposamenak jarraitzen ditugun.

Ekainak 15, 18:00etan, Erein proiektuaren aurkezpena Santa Ana antzokian

RSS - Erein-era harpidetu