Oñatiko jaiak direla eta, datorren asteko zapatuan, irailaren 23an, Haurren Danborrada izango da herriko kaleetan zehar. Urteroko ohiturari jarraituz, bezperan, irailaren 22an, egubakoitza, Danborrada antolatu dugu goizeko 11:00ak aldera Txantxiku ikastolan. Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urtekoak eta Lehen Hezkuntzako 1. zikloko ikasleak San Juan kaletik behera plazaraino joango dira. Ikasle bakoitzak desfilerako danborra etxetik ekarri beharko du. Gorroak edo txanoak berriz, gelan prestatuko ditugu.