atzegi

Atzegi Elkartea LH 6. mailakoekin

Aste honetan Atzegi Elkarteko Aloña Agirre izan da 6. mailako ikasleokin. Atzegi adimen urriko pertsonen alde lana egiten duen Gipuzkoako elkartea da. Haien helburuetariko bat da kolektibo honen balioaz sentsibilizatzea eta inguru positiboa sortzea, gizarteak onartu, balioetsi eta eskubide osoko partaidetzat jotzen dituela sentitu dezaten.

Hausnarketa horixe proposatu digu Aloñak, adimen urriko pertsonek bizi duten errealitatea aurkeztuz eta haien nahiak eta gogoak ezagutaraziz. Mila esker Aloña. Orain “atzegizaleagoak” gara.

RSS - atzegi-era harpidetu