lehen gizakiak

LH 1. eta 2. mailako ikasleak Natur eskolan eta Arrikrutzen

Lehen hezkuntzako lehen zikloko ikasleak “Lehen Gizakia” proiektua lantzen ari garen honetan, bi irteera egin ditugu, Natur Eskola eta Arrikrutzera hain zuzen ere. Natur eskolan Lehen Gizakiek asmatutako tresnak ezagutzeaz gain, horien eboluzioa eta bitxikeriak landu genituen. Gainera , taloa egiten ikasi eta bertan hamarretakorako jan genuen. Ze goxoa! Arrikrutzen berriz, kobazulora bisita egiteaz gain, lehen gizakiek sua nola egiten zuten ikasi eta praktikan jarri genuen.

RSS - lehen gizakiak-era harpidetu